XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARAZTARRAK TALDEAK BAXENABARREKO KABALKADA

37 urtekari

1992-ko Otsailaren 29an Garaztarrak euskal dantzari taldeak azalduko du bere Baxe Nafarroako kabalkada arratsalde osoan Garaziko karriketan.

Orroitarazten dizuegu duela hamar urte, 1979 eta 1980-an, Garaztarrak taldeak estudio sakon bat egin zuela Fauxtin Bentaberri seinulariaren biziaz hala nola 19. mendean eta 20.mende hasieran kabalkadak edo libertimenduak ospatzen ziren moldea.

Estudio horren bidez agertarazi ditugu ahantziak ziren pertsonaia batzu: hartza, zaldizkoak, jauna eta anderea.

1979-ko Fauxtinen eguna ospatuz geroztik, Garaztarrak taldeak 8. aldikotz emaiten du kabalkadaren zahar moldea pertsonai guziekin, pixka bat ahantzia izan zena.

Zaldizkoak, zapurrak, ziganteak, basa andere, bolantak, gorri, nexkatxak, hartza eta bertze pertsonaia batzuk alaituko dituzte zenbait orenez herriko auzo guziak.

Ehun bat dantzarik, gazte eta adineko, denak taldearen kide, parte hartuko dute ikusgarri hortan aldi bat gehiago, bere 37. urte betetzearentzat, erakutsiz Garaztarrak taldearen bizitasuna bai eta ere kantonamendua eta Donibane Garaziren alaitzeko borondatea.

Garaztarrak